Izki Golf - Urturi
Hasiera
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

Irteeren araudia


Erreserbak

  1. Irteera orduak erreserbatzeko eskariak Urturiko golf zelaiko bulegoetan egin daitezke, bertara joanda edo telefonoz, irizpide hauekin:
    • Astegunetan astebete lehenago.
    • Larunbaterako erreserbatzeko, ostegunetik aurrera.
    • Iganderako erreserbatzeko, ostiraletik aurrera.
    • Gainerako jaiegunetarako, bi egun lehenagotik.

    Orduak erreserbatzen goizetako 9:00etan hasiko da, inoiz ez lehenago, nahiz asteguna nahiz jaieguna izan.

  2. Bulegoetan jokalariak egonez gero erreserbak egiteko zain, bertara joandakoen eskariak eta telefonoz egindakoak txandakatu egingo dira.
  3. Erreserbak 2, 3 edo 4 laguneko taldeentzat egin daitezke soilik, eta egon daitezkeen zuloak jokalari bakarrei emango zaizkie. (Jokalari bakarrari ez zaio erreserbako ordu bat irekiko).
  4. Pertsonako eta dei bakoitzeko ordubeteko erreserba baino ezin da egin, eta pertsona hori taldeko kidea izango da.
  5. Taldekide guztien izenak eta abizenak eskatuko dira, eta erreserba egin duena izendatuko da kapitain.
  6. Erreserba jokatu behar den egunean bertan baieztatu beharko du taldekideren batek harreran, gutxienez 10 minutu lehenago. Elkarteak erreserba hori ezereztatu egingo du, taldekide bakarra geratu bada, eta bat hori itxaron zerrendara igaroko da.
  7. Erreserbaren bat ezeztatuz gero, harrerak hurrengo eskatzaileari eskainiko dio erreserba hori; baina jokatu behar zen egunean bertan ezeztatuz gero, itxaron zerrendan dauden jokalariei emango zaie, izena emandako ordenaren arabera. Jokatu behar den egunean bertan ezingo da telefonoz erreserbatu.
  8. Jokalariei 10etik irteten utziz gero, 9 zulo egin ahal izango dituzte soilik; baina 9 zulo horiek amaitutakoan, harreran izena eman dezakete eta itxaron zerrendan sartu, gainerako zuloak ere egin nahi badituzte. Jokalariak dagokien ordua baino lehen irtenez gero zelaira edo 10aren tee-tik irtenez gero, erreserba bat ezeztatu egingo zaie.

Itxaron zerrenda

  1. Itxaron zerrenda jokatu behar den egunean bertan irekitzen zaie soilik zelaian dauden jokalariei, ez telefono bidezkoei. 1,2,3 edo 4 jokalariko taldeek eman dezakete izena.
  2. Hutsuneak, ezeztatzeak eta erreserbatu gabeko irteera orduak itxaron zerrendan dauden jokalariekin beteko dira, izena emateko ordenaren arabera, eta lehentasun honekin: une horretan bete behar den hutsunea adina jokalari dituen taldeari deituko zaio lehenengo.
  3. Itxaron zerrendako talde bati deitzen bazaio eta une horretan jokatu nahi ez badu, itxaron zerrendako azkeneko tokira igaroko da taldea.
  4. Harrerak irteera orduak aldatu edo txandakatu egin ditzake, bere iritziz aldaketa horrekin atzerapenei aurrea hartzen bazaie, nahasketak ekiditen baditu, arazoak zuzentzen baditu edo denentzat onuragarria bada.
  5. Itxaron zerrenda jokatu behar den egunean bertan irekitzen da zelaian dauden jokalarientzat, ez telefonozkoentzat. 1, 2, 3 edo 4 jokalariko taldeek eman dezakete izena.
  6. Hutsuneak, ezeztatzeak eta erreserbatu gabeko irteera orduak itxaron zerrendan dauden jokalariekin beteko dira, izena emateko ordenaren arabera, eta lehentasun honekin: une horretan bete behar den hutsunea adina jokalari dituen taldeari deituko zaio lehenengo.
  7. Itxaron zerrendako talde bati deitzen bazaio eta une horretan jokatu nahi ez badu, itxaron zerrendako azkeneko tokira igaroko dira.
  8. Harrerak irteera orduak aldatu edo txandakatu egin ditzake, bere iritziz aldaketa horrekin atzerapenei aurrea hartzen bazaie, nahasketak ekiditen baditu, arazoak zuzentzen baditu edo denentzat onuragarria bada.
 

Campo de Golf de Urturi

T: 945 37 82 62

01119 Urturi (Araba)

alava.net alava.net

Arabako Foru Aldundia

Diputación Foral de Álava