Izki Golf - Urturi
Hasiera
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

Barne araudia


Naturgolf, S.A. elkartea da Urturi eta Langraneko golf zelaien jabea; bi zelai horiek osatzen dute "COMPLEJO IZKI GOLF", eta 1998ko martxoaren 25eko Administrazio Kontseiluan onartu zen BARNE ARAUDI hau, instalazioen erabilera arautzeko eta abonatuen eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak arautzeko, Araudi honetan dauden eta nahitaez bete behar diren arau batzuen bidez.

Barne Araudiaz gain Presidenteak agindutako zirkularrak, ordenantzak edo iragarkiak ezarriko zaizkie erabiltzaileei, Administrazio kontseiluak emandako eskuduntzak edo organo honen akordioak burutuaz.

Araudi hau Urturi eta Lagran udalerrietako kirol instalazioetarako da, IZKI GOLF horiek osatzen baitute. Hona hemen instalazio horien ezaugarri nagusiak:

URTURIKO GOLF ZELAIA:

Kirol ezaugarriak:
Zulo kopurua: 18
Barra zuriak: 6.576 m
Parra: 73 sss: 74
Barra horiak: 6.205 m
Parra: 73 sss: 72
Barra gorriak: 4.985 m
Parra: 73 sss 73

98 hektarea da eta eraikin osagarriak eta zerbitzuenak ditu instalazioetako erabiltzaileentzat, hala nola: ALDAGELAK, KOMUNAK, GIZARTE AREAK, TABERNA-JATETXEA, MAKILEN GELA, JENDEA ARTATZEKO BULEGOAK, PARKINGA eta MAKINEN BILTEGIA ETA ZERBITZU OSAGARRIAK.

LAGRANEKO GOLF ZELAIA:

Kirol ezaugarriak:
Zulo kopurua: 9
HIRU parreko zelaia
Zulo horiak: 3176 m
Parra: 54 sss: 57
Barra gorriak: 3.090 m
Parra: 60 sss 59

20 hektarea ditu eta honakoak ere bai: PRAKTIKETARAKO TOKI ESTALIA, BULEGOAK, BILTEGIA ETA JENDEA ARTATZEKO ZERBITZUA. EZAR DAITEKEEN ERREGIMENA.

 

Campo de Golf de Urturi

T: 945 37 82 62

01119 Urturi (Araba)

alava.net alava.net

Arabako Foru Aldundia

Diputación Foral de Álava