Atal honetan golfean aritzeko jarraibide batzuk daude. Jarraibide hauei jarraituz gero, jokalari guztiek asko gozatuko dute. Funtsezko printzipioa honakoa da: zelaian gainerakoak errespetatu behar direla uneoro.
Golfean gehienetan epailerik gabe aritzen da. Gizabanakoak gainerako jokalariak errespetatzeko eta arauak errespetatzeko duen zintzotasunean oinarritzen da golfa. Jokalari guztiak diziplinaz aritu behar lirateke, uneoro gizalegea eta kiroltasuna erakutsi behar dute, lehiakorrak izan daitezkeen arren. Hauxe da golfaren espiritua.
Jokalariek beti ziurtatu behar lukete inor ez dagoela gertu edo makilak, bolak edo harriren batek, adarren batek edo antzekoren batek jotzeko moduan, golpea emandakoan edo praktiketako swing bat egiten ari direnean. Jokalariak ez lirateke jokatzen hasi behar, beraien aurretik doazenak beren irismenetik kanpo egon arte. Beraiengandik gertu edo aurrean dituzten zelaiko zaintzaileei jakinarazi beharko die arriskuan jar ditzaketen kolperen bat ematera doazenean.
Jokalariren batek norbait jotzeko arriskua dagoen tokira botaz gero bolaren bat, ohartarazteko oihua egin beharko du berehala. Horrelako egoeretan erabiltzen den ohiko hitza “bola!” da (¡Fore!).
Ez nahastu edo arreta galarazi.
Jokalariek zelaian dauden gainerako jokalariak kontuan izan behar dituzte beti eta ez dute haien jokoa nahastu behar, mugituaz, hitz eginaz edo behar ez den zarata eginaz.
Jokalariek ziurtatu egin beharko dute zelaira tresna elektronikoren bat eramanez gero, gainerako jokalariak ez dituela distraitzen. Jokalariak ez du bere bola irteerako tokian jarriko, jokatzeko txanda izan arte.
Jokalariak ezingo dira bolatik gertu edo atzean jarri, ezta zuloaren atzean ere, beste jokalari bat jokatzera doanean.
Greenean.
Greenean jokalariak ezingo dira jarri beste jokalari baten putt lerroan edo jokalari hori kolpe bat ematen ari denean ezingo dute bere putt lerroan itzalik egin. Jokalariak greenean edo greenetik gertu egongo dira taldeko gainerako jokalari guztiek atakan sartu arte.
Emaitzak idaztea.
Kolpekako jokoan, markagailu lanak egiten ari den jokalariak hurrengo irteerara bidean egiaztatu egin beharko du, beharrezkoa izanez gero, markatzen ari den jokalariarekin emaitza eta idatzi.
Erritmo onean aritu eta mantendu.
Jokalariak erritmo onean aritu behar dira. Batzordeak jokatzeko erritmoari buruzko zuzentarauak ezar ditzake, jokalari guztiek betetzeko.
Taldearen erantzukizuna da aurreko taldearekiko kokapenari eustea, zulo oso bat galduz gero eta ondorengo taldea atzeratzen badu horren ondorioz, ondorengo talde horri pasatzeko gonbita egin behar dio, talde honetan dena delako jokalari kopurua egonda ere.
Talde batek zulo bat galdu ez arren, atzetik datorren taldeak azkarrago jokatzen duela ikusiz gero, pasatzera gonbidatu beharko luke.
Jokatzeko prest egon.
Jokalariek beraien txanda iritsi bezain laster jokatzeko prest egon behar dute. Greenean edo greenetik hurbil ari badira jokatzen, beraien poltsak edo karroak greenetik azkar irteteko moduan utzi behar dituzte, hurrengo irteeratik gertu. Zulo bateko jokoa amaitutakoan, jokalariek berehala utzi behar dute greena.
Galdutako bola.
Jokalari batek uste badu bere bola galduta dagoela uretatik kanpo edo mugetatik kanpo dagoela, denbora aurrezteko bola probisional bat jokatuko du.
Jokalariak bola baten bila badabiltza, atzeko taldekoei pasatzeko esan beharko diete bola hain erraz ez dutela aurkituko konturatzen direnean. Ez lukete bilaketarako bost minutuak igaro arte egon behar.
Atzeko taldekoei aurrera pasatzen utzitakoan, ez lukete jokatzen hasi behar atzeko horiek aurrea hartu eta beraien irismenetik kanpo egon arte.
Batzordeak beste modu batera zehazten ez badu behintzat, zelaiko lehentasuna talde baten jokatzeko erritmoak zehaztuko du. Bira oso bat jokatzen ari den talde orok du bira laburragoa jokatzen ari den talde oro pasatzeko eskubidea. Talde termino horretan sartzen da bakarrik jokatzen ari den jokalari bakarra ere.
Bunkerrak.
Bunker bat utzi aurretik, jokalariek beraiek egindako zulo eta hanka marka denak konpondu eta berdindu beharko dituzte, baita besteek egindako gertuko beste guztiak ere. Bunkerretik gertu eskuareren bat egonez gero, erabili egingo da.
Ateratako belardi zatiak, bolen markak eta oinetakoek egindako kalteak konpontzea.
Jokalariek kontu handiz konpondu beharko lituzkete beraiek ateratako belardi zatiak eta greenean bolak egindako kalte oro (jokalariak berak egin edo ez). Taldeko jokalari guztiek zuloa amaitutakoan, golfeko oinetakoek egindako kalteak konpondu egin beharko lirateke.
Beharrezkoak ez diren kalteei aurrea hartzea.
Jokalariek ekidin egin beharko lituzkete zelaiko kalteak. Praktiketako swingak egitean belardi zatiak aterata edo haserreagatik edo beste zerbaitengatik makilaren buruarekin belardia jota gerta daitezke kalte horiek.
Jokalariek kontuz ibili beharko dute, poltsak uztean edo bandera jartzean greenean kalterik ez egiteko.
Zuloan kalterik ez egiteko, jokalariak eta caddiak ezingo dira zulotik gertuegi jarri, eta kontuz ibili beharko dira bandera erabiltzerakoan eta zulotik bola ateratzerakoan. Zulotik bola ateratzeko, ez litzateke makilaren bururik erabili behar.
Jokalariak ez lirateke beraien makilen gainean jarri behar greenean daudenean, bereziki bola zulotik ateratzerakoan. Bandera behar bezala jarri beharko litzateke zuloan, jokalariek greena utzi aurretik. Golfeko gurdien mugimenduak arautzen dituzten iragarkiak, zorrotz bete behar lirateke.
Jokalariek atal honetan esandakoak betetzen badituzte, denok hobeto ibiliko gara.
Jokalari batek jarraibide hauek betetzen ez baditu bira batean edo denbora jakin batean besteen kalterako, arauak hautsi dituen jokalari horren aurka diziplinazko ekintza bat hartzea gomendatzen zaio Batzordeari. Ekintza horren ondorioz, denboraldi jakin batean zelaian jokatzea galarazi dakioke edo lehiaketa kopuru batean parte hartzea galarazi. Hori justifikatuta dago, jarraibide hauen arabera jokatu nahi duten golf jokalari gehienen interesak babesteko baita.
Etiketaren araua larri hautsiz gero, Batzordeak jokalaria deskalifikatu egin dezake 33-7 Arauarekin.
Arabako Foru Aldundia
Diputación Foral de Álava